"Gazteek erdaraz ikusiko lituzketen saioak euskaraz ikusten badituzte, gaitzerdi"

Lehengo astean izan zen Durangoko Azokan nerabeentzako zegoen eskaintzaz hitz egin du Iñaki Eizmendik. Haur eta nerabeen euskara erabilerari begira jarrita, iruditzen zaiolako Durangoko Azokak lotura zuzena duela erreferenteen sorrerarekin.

Audio_placeholder

"Gazteek erdaraz ikusiko lituzketen saioak euskaraz ikusten badituzte, gaitzerdi"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Hargatik, uste du haur eta nerabeentzako euskarazko eskaintza handia dela idatzizko argitalpenei dagokienez, baina ez musikaren kasuan. Hala ere, ETBko 'Goazen!' telesailak hutsune hori bete duela ere iruditzen zaio, ikuspegi aldetik egokiena izan ez badaiteke ere, uste du gurasoen ardura dela nerabeen artean ikuspegi kritikoa garatzearena.