"Euskararen alde egiteko, printzipioetatik harago, neurri eraginkorrak hartu behar dira"

Euskal Herrian euskararekiko dagoen aldeko jarrera handia dela ukaezina iruditzen zaio EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zarateri. Areago, eguneroko jardunean euskararen aurka aritzen direnek ere euskararen aldeko jarrera agertzen dutela publikoki iruditzen zaio, eta joera hori nabarmendu egiten dela abenduaren 3a bezalako egunetan, Euskararen Nazioarteko Egunean, alegia.

Audio_placeholder

"Euskararen alde egiteko, printzipioetatik harago, neurri eraginkorrak hartu behar dira"

Loading player...
zarate
zarate

Horrekin lotuta, hainbat eragilek modu bateratuan adostutako Zer egin dezaket euskararen alde? adierazpenari kritikoki erreparatu dio. Saldu den batasun eta adostasun irudia ez dela erreala uste du Zaratek, egiazko akordioetarako eredu desegokia izan dela. Gainera, uste du adierazpenean, modu okerrean, maila berean jartzen direla norbanakoak eta eragile zein instituzioek eragin ditzaketen aldaketak.