"Bakardadea bisitan jiten zaidank ene herrian arrotz sentiarazten nauten guztietan"

Txerra Rodriguez zorionduz ekin dio Ainize Madariagak gaurko kolaborazioari, haren blogak 10 urte bete eta Argiarako jauzia egin duelako. Ondoren, nor bere herrian arrotz sentitzen den kasuei heldu die, bakardadea sentitzen omen du halakoetan.

Audio_placeholder

"Bakardadea bisitan jiten zaidank ene herrian arrotz sentiarazten nauten guztietan"

Loading player...
Ainize Madariaga
Ainize Madariaga

Euskara hutsean eginiko irakurle taldearen kartel bategatik kexatu zaio, esaterako, Mediatekako langile frantses elebakarrak. Halako kasuen aurrean asertibitatez jokatzeko aukera jarri du mahai gainean Madariagak: turista arrotzek galderak frantseses egin eta euskara hutsez erantzun izan diela azaldu du, mimikaz lagunduta. Horretarako lagungarri izan zaizkio EMUNeko Ainhoa Lasak eskainitako TELP tailerra zein katalanetik euskarara ekarritako 'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua.