"Euskararen Nazioarteko Egunerako 365 lagunek hizkuntza jokaera aldatzea nahi dugu Arrigorriagan"

Arrigorriagan bizi da Karmelo Ayesta eta haren herrian 35 urte baino gazteagoko herritarren gehiengoa euskalduna bada ere, erabilerak ez omen du gora egin azken urteotan.

Audio_placeholder

"Euskararen Nazioarteko Egunerako 365 lagunek hizkuntza jokaera aldatzea nahi dugu Arrigorriagan"

Loading player...
ayesta
ayesta

Horregatik antolatu zuen Abarrak euskara elkarteak 'Zurekin euskaraz, estimu handian zaitudalako' tailerra, Gemma Sanginesen eskutik. Lasarte-Oriako 'Baietz 40 egun euskaraz' kanpaina hartu eta egokitu egin zuten Arrigorriagako 20 bat lagunek: 'Baietz 365'. Horrekin jendeak euskara erabiltzeari baietz esatea nahi dute, eta lagun kopuru horrek abenduaren 3rako hizkuntza portaera aldatzea nahi lukete.