"'Mintzatu' euskaraK munduan duen lekua identifikatu eta euskaldunak saretzeko da"

Seigarren inkesta soziolinguistikoaren emaitzei erreparatuta, euskarak hazkunde jarraitua izan duela ondorioztatu du Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok, eta zorionez, joera gazteen artean nabarmentzen dela goraipatu du.

Audio_placeholder

"'Mintzatu' euskaraK munduan duen lekua identifikatu eta euskaldunak saretzeko da"

Loading player...
Iurdana Acasuso
Iurdana Acasuso

Euskal eremu formaletan eta hurbiletan geroz eta gehiago entzuten dela ere azaldu du, lurraldez lurralde aldea badagoen arren. Hori herritarren gogoari esker gertatu dela nabarmendu du, erabiltzea baita euskara indartzeko errezetarik eraginkorrena. Azkue Fundazioak euskaraz hitz egiten den lekuak identifikatu eta partekatzeko sortu duen Mintzatu plataformaren xehetasunak ere eskaini ditu, euskarak munduan duen lekua kokatzeko eta munduko euskaldunak saretzeko tresna funtzioa izango luke, Acasusoren arabera.