Gaur 23h: 7" eta berri piloa Reggae Fever saioan

7" eta berri piloa izango ditugu gaurko atalean, The Gaylads-ekin hasiko gara eta haiek Liquidator Music disketxeko single batzuk entzutera eramango gaituzte, hala nola, Soweto, Alpheus, Transilvanians eta Smooth Beans.

reggaefever
reggaefever

Akatz ere zirrikitu batetik sartu eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian ospatuko den Ultima Vuelta kontzertua aurkeztuko dugu. Amaitzeko Reggae Fever Fest II-an joko duen beste taldea aurkeztuko dugu.
Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!