"Negarrak albo batera utzi eta euskararen diskurtsoan irri apur bat sartu behar genuke"

1980. urte inguruko euskaldunen konpuruak erakusten zituen mapa bati begira egon zen duela zenbait egun Alex Artzelus. Hego Euskal Herrian diktadura amaitu eta Ipar Euskal Herrian modernizazioa hasi zen garaia zen hori.

Audio_placeholder

"Negarrak albo batera utzi eta euskararen diskurtsoan irri apur bat sartu behar genuke"

Loading player...
arzelus
arzelus

Bizitza modernoarekin batera frantsesaren inbasioa etorri zela uste du Artzelusek, lehenago euskaldunenak ziren eta Nafarroa Behera eta Zuberoako eskualdetan sekulako eragina izan duela. Egoera horren aurrean pena agertzea normala den arren, biktimismoan erortzea ez dela ona nabarmendu du. Hargatik, euskara diskurtso positiboarekin lotzeak izan dezakeen eragina onuragarria dela ziurtatu du, baita zenbait adibide praktiko kontatu ere.