"Groenlandian, Heidirekin ikasi genuen hizkuntza ez dela gramatika, komunitatea baizik"

Duela hiru urteko udan Groenlandiara egindako bidaiari heldu dio Txerra Rodriguezek Egin Kontun.

Audio_placeholder

"Groenlandian, Heidirekin ikasi genuen hizkuntza ez dela gramatika, komunitatea baizik"

Loading player...
Txerra Rodriguez
Txerra Rodriguez

Bertako herritarren izaerari helduta, munduko eremurik gogorrenetako batean biziraun duen komunitatearen indarra nabarmendu du. Inuiten esaera bat ekarri zuten gurera: 'Erabilerarekin zorrozten den arma bakarra hizkuntza da'. Zorroztutako hizkuntzak haragirik gogorrena ere moztu dezake haien ustez. Tarte batez etxean hartu zituen Heidi jabeak groenlandiera ikasteko aukera eman zien. 2020an independentziaz erabakiko dute inuitek eta herri indigena batek lortzen duen lehen estatu independente bihur daitezke. Hizkuntzari helduta, groenlandiera ia guztiek ezagutzen omen dute, baina ingelesa eta daniera ere irakasten dituzte eskoletan. Kaleko paisaia linguistikoa, berriz, inuiteraz dute, eta horrek inbidia puntua eragiten dio Rodriguezi.