"Herri gogo sendoak ahalbidetzen du hizkuntza politika ausartagoak egitea"

Berriki, seigarren inkesta soziologikoaren emaitzak argitaratu dituztela eta, datu horiek aurrera begira eskaintzen dituzten aukerei heldu die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok.

Audio_placeholder

"Herri gogo sendoak ahalbidetzen du hizkuntza politika ausartagoak egitea"

Loading player...
Paul Bilbao
Paul Bilbao

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, geroz eta euskaldun elebidun gehiago dagoela onartu du, baina horretan sakontzeko neuriak hartu behar direlakoan dago: euskara ikastea doakoa izatea, ikasle euskaldunak bermatzeko hezkuntza eredua orokortzea, euskara beharrezkoa izateko politikak garatzea, administrazioa euskalduntzea... Euskararekiko geroz eta atxikimendu handiagoa erakusten duen gizarteari hizkuntza normalizaziorako jauzia egingo dela erakusteko garaia heldu delakoan dago Bilbao.