"Amets egin dut ez dugula ahalegin berezirik egin behar digitalki euskaraz bizitzeko"

Madrildarrek oinarrizko euskara ikasi beharra izan omen dute duela gutxi ordenagailuarekin lana egin ahal izateko.

Audio_placeholder

"Amets egin dut ez dugula ahalegin berezirik egin behar digitalki euskaraz bizitzeko"

Loading player...
waliño
waliño

Gertaera ez da bere horretan egia, baina antzeko pasadizo bat azaldu du PuntuEUS domeinuko Josu Waliñok: erabiltzaile gehienentzat hain ohikoa den Acrobat Reader aplikazioa automatikoki euskaraz instalatu omen zitzaien joan den astean Espainiako zenbait erabiltzaileri. PDF-ak irakurtzeko beharrezko tresna bat hizkuntza ulertezin batean ikusita, asalduta salatu omen zuten egoera sare sozialetan. Baina zenbaitentzat anekdota soila izan dena, euskaldunon eguneroko ogia dela nabarmendu du, iinguratzen gaituen eremu digitalean erdara baita nagusi.