Euskaldunek euren artean euskaraz egiten bazuten ere, erdaldunaren aurrean beti erdaraz aritzen ziren, eta emaitza estatistikoa honakoa zen: hiru elkarrizketatik bat euskaraz eta beste biak erdaraz. Egoera horretan, euskara nola normalizatu ote daitekeen hausnartu du Ayestak eta Flandriako lagun batek eman zion erantzunaren berri ekarri du. Flandriako gehienek dakite frantsesez eta frantses elebakarrekin frantsesez aritzen diren arren, Flandrian bizi dela dakiten frantsesei flandrieraz hitz egiten diete. Euskaldunok, ordea, erdarara pasatzen gara eta erdaldunari ez diogu euskara ikasteko aukerarik ere eskaintzen.