Etengabe pertsonen eskubideez mintzo omen da elkarrizketan Uribe, Narbaiza ados egon daiteke horretan, baina uste du lehendakarigaiak euskaraz jakin beharko lukeela, euskaraz egingo duen edo ez erabaki ahal izateko. Beste leku batzuetan pentsaezina litzatekeelako lehendakariak bertako mintzaira ez jakitea. Besteak beste, lehendakari horren peko gobernuak ez lukeelako langileei hizkuntza eskakizuna egiteko zilegitasunik.