"Euskalkiak ikastetik hasi behar da, hori eginda, lan gutxi behar da batua menperatzeko"

Iruñean euskara irakasten ari den mutil batekin elkarrizketa interesgarria izan omen zuen Alex Artzelusek, Aezkoako ibarrean. Mutil hura kexu zen Iruñean erakusten den euskara herri hizkeratik urruti dagoelako.

Audio_placeholder

"Euskalkiak ikastetik hasi behar da, hori eginda, lan gutxi behar da batua menperatzeko"

Loading player...
artzelus
artzelus

Artzelusek badaki hirigune handiek nolako pisua duten euskararen gainean, eta horrek galdera eragiten dio: zein euskara erakutsi behar ote da euskaltegietan? Herri hizkeratik urrun dagoen euskara batua? Koldo Zuazok batua tokiko hizkerarekin zipriztintzearen alde egiten du eta Artzelusen ustez hori da han hemenka egin dena, tokikoaren eta batuaren arteko edibidekoa. Hala ere, iruditzen zaio euskaldun guztiok elkarrekin komunikatzeko erregistro bakar baten faltan gaudela oraindik.