"Administrazioko euskara erabileraren Foru Dekretua aldatzea proposatu diogu Nafarroako Gobernuari"

Baztango Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoak baliogabetu zuen, 2016ko maiatzaren 3an.

Audio_placeholder

"Administrazioko euskara erabileraren Foru Dekretua aldatzea proposatu diogu Nafarroako Gobernuari"

Loading player...
Joseba Otano Villanueva
Joseba Otano Villanueva

Debeku horren aurrean, Administrazioan Euskaraz Taldeak egindako proposamena azaldu du Joseba Otanok gurean. Nafarroako Gobernuari egin diote proposamena, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua aldatzeko. Zehazki, eremu euskaldunerako artikuluak aldatzea eskatu zioten irailaren 15ean Erregistroan aurkeztu zuten proposamenean. Izan ere, 2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan errekurtso hori kentzeko ez zuen erabakirik hartu eta 2016ko maiatzean baliogabetu zuen Justiziako Auzitegi Nagusiak.