Amaia Ocerin: "Musika transmisiorako haria da, beraz, kanta dezagun, baina euskaraz"

Euskaraz sortu eta ekoizten den musikaz hitz egin du Azkue Fundazioko Amaia Ocerinek gaurkoan. Ekoizpenaren ikuspegitik, euskal musikak geroz eta pisu handiagoa duela iruditzen zaio.

Audio_placeholder

Amaia Ocerin: "Musika transmisiorako haria da, beraz, kanta dezagun, baina euskaraz"

Loading player...
oceriin
oceriin

Kontsumoa eta oihartzuna aztertuz gero, berriz, publikoaren aldetik erantzun ona lortzen duten hainbat talde daudela iruditzen zaio, baita geure mugetatk at ere. Asteotan, Azkue Fundazioak sortutako 'Banden lehia' dute abian, euskal musika sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuak dituena. Zortzigarren aldiz antolatu dute aurten eta talde irabazleak diskoa ekoizteko zein Bilbako BBK Live eta EH Sona jaialdietan jotzeko aukera izango du.