Oihane Mikeo

Lamien galdera

Imajina ezazu gaur gauean ohera sartu eta lo zauden bitartean mirari bat gertatzen dela. Bihar esnatzen zarenean molestatzen zizun guztia, estutzen, larritzen zintuen guztia, lamiek eramana izango da.

Audio_placeholder

Lamien galdera

Loading player...
Talaiatik Oihane Mikeo
Talaiatik Oihane Mikeo

Zure arazo guzti horiek ez dira desagertu bizitza errealean beharko lukeen bezala (pixkanaka-pixkanaka eta guztion esfortzu baten ondorio) bat-bateko mirari baten ondorioz baizik.
Lotan zeundenez ez zara ohartu lamien bisitaz. Nola aurkituko dituzu gauzak bihar esnatzen zarenean? Zertan igarriko duzu miraria?