Ana Galarraga

IgNobelak vs. Nobelak

Egun hauetan ari gara jakiten nortzuk jasoko dituzten Nobel Sariak. Izenak orain iragarri arren, abenduaren 10era arte itxaron beharko dute sariak eskuratzeko. Bitartean, IgNobelaren irabazleek dagoeneko jaso dituzte beren sariak.

Audio_placeholder

IgNobelak vs. Nobelak

Loading player...
Talaiatik Ana Galarraga
Talaiatik Ana Galarraga

Aurten ere, IgNobeletan barrea eragin, errepikatzea komeni ez diren, baina, aldi berean, pentsarazten duten ikerketak saritu dituzte. Horren adibide da Ugalkortasun Saria jaso duen azterketa. Azterketa horretan, ikertzaileak jakin nahi izan zuen poliesterreko jantziek eraginik ba ote duten arratoien eta gizonen ugalkortasunean. Hauek dira IgNobeletan saritutako beste kategoriaak: Ekonomía, Fisika, Medikuntza, Psikologia, Bakea, Biologia, Pertzepzioa, eta Literatura. Ikusten duzuenez, Nobel suediarrak baino anitzagoak dira, eta saritutako lan guztiek dute umore eta absurdu-puntua.

Horrenbestez, lasai egin barre IgNobelekin, baina adi: behar bada egunen batean, eta agian aurten bertan, irabaz lezake IgNobeldun batek benetako Nobela. Laster jakingo dugu.