Ondoren, Malen Aldalur eta Mikel Garcia batu dira tertuliara eta abortu eskubidearen egoerari begira jarri gara eurekin. Izan ere, Polonian abortuaren aurkako hainbat neurri tramitatzeko ekimen legegilea onartu du parlamentuak, eta gurera etorrita, Nafarroako egoerari errepartu diogu. Bilbo Hiriako Ane Zabalak Bogotan dagoen Joseba Kamiorekin hitz egin du Kolonbiako bake akordioaz egindako galdeketaren ezezko emaitzaz. Zintia kaierako Uxune Martinez ere batu da gaurko saiora eta haur jaioberrien heriotza goiztiarra hautemateko Apgar testaren berri ekarri du. Amaitzeko, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugaz gaindiko lankidetza aukerez hitz egin digu.