Izan ere, 34 urte igaro dira 1982an Gasteizko Legebiltzarrak Euskararen Legea onartu zuenetik, baina herritar horiek ezin dutela euskaraz bizi gaitzetsi du Paul Bilbaok. Igandeko bozen emaitzek zehaztutako Legebiltzar berriak jarraitu beharreko irizpideei helduta, alderdiei eskaerak egin dizkie: hizkuntza politika beharrezko seriotasunez jorratzea, epeak zehaztea eta euskaraz bizi nahi duten herritarrak gogoan izatea.