Radiokulturako Maite Ubiriak Xilaba bertsulari txapelketako lehen kanporaketaren kronika egin du. Aztikerreko soziologo Asier Etxenikek atzo izan ziren Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzen analisi politikoa egiten lagundu digu. EHAZEko Itziar Eliasek aste honetan estreinatuko den Atx Teatroa konpainiaren 'Fakiu' antzezlanaren berri ekarri du. Amaitzeko, 2016-2017ko ikasturterako dituzten erronken berri ekarri digu Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegik