Iratxe Fresnedak bere ibilbide profesionala zinemaren inguruan garatu badu ere, Irrintziaren oihartzunak da zuzendari bezala egin duen lehen filma. Mirentxu Loiarte zinemagile nafarrak 70 eta 80ko hamarkadetan egindako lana goratzea eta ezagutaraztea du helburu.