Nora doaz politikarien promesak?

Zenbat promesa aditu dituzu hauteskunde kanpaina honetan? Milaka lanpostu sortuko dituztela, zergak jeitsi edo laguntza sozialak sustatu. Alderdi guztiek erran dute hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea dela helburu nagusia. Baina egingarriak al dira promesa guzti horiek? Betetzen al dira noizbait? Eñaut Apaolaza ekonomia arituarekin izan gara solasean.

Audio_placeholder

Nora doaz politikarien promesak?

Loading player...
Gasteizko Michelin lantegian izan da Iñigo Urkullu. (EAJ-PNV)
Gasteizko Michelin lantegian izan da Iñigo Urkullu. (EAJ-PNV)

Eredu ekonomiko baten aldaketaren aurrean gaudela nabarendu du gurean Eñaut Apaolazak, eta horregatik sinesgaitza egiten zaizkiola promesa batzuk  hainbat politikariren  ahotan. Alderdien programak aztertuta kritikatu du alderdi batzuek,  soilik, ekonomia aipamenak egiten dituztela, eta orokorregiak direla eta egoera aldatzeko borondate falta nabari dela.

Irailaren 25eko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdien proposamen ekonomikoen inguruan aritu gara hausnarketa egiten Eñaut Apaolazarekin.