Baina LTD Lurreko Telebista Digitalarekin bat, kate espainiarrek ere marrazki bizidun gehiago eskaintzeari ekin zioten eta ETBk, berriz, marrazki bizidunak lehen katetik ETB3ra eraman zituen. Nafarroan seinale analogiko bidez soilik ikus zezaketen ETB, ondorioz, ezin zuten marrazki bizidunen katea ikusi. 2009tik egon dira egoera horretan Nafarroako haurrak. Aldaketaren gobernua iritsita, ETBren hiru kateak ikusteko aukera izango zutela uste zuten, baina UPNk martxan jarri du bere makinaria. Irailean berriz ere ETBko emisioa Nafarroan ikusgai egotea espero bada ere, Iruñerrian ez dute ETB3 ikusterik izango. Hargatik, Zabaltza harrituta dago hedabideek horri behar besteko garrantzirik eman ez diolako.