"Probokazio hutsa da PSEren #EuskaraAskatasunean bideoa"

PSEk publikatutako #EuskaraAskatasunean bideoak haserrea piztu du euskaldunen artean. Hauteskunde kanpainaren barruan kokatu du #euskaraAskatasunean bideoa Edurne Larrañaga LAB sindikatuko arduradunak.  "Bozkak galduko dituenak edonondik lortu nahi ditu bozkak".

Audio_placeholder

"Probokazio hutsa da PSEren #EuskaraAskatasunean bideoa"

Loading player...
Un fotograma del vídeo publicado por el PSE.
Un fotograma del vídeo publicado por el PSE.

Edurne Larrañagaren ustez probokazio hutsa da bideoa, batez ere, kontuan hartuta,  pasa den uztailean Alderdi Sozialistako euskara batzordeak bestelako proposamen bat egin zuela. "Beraz, nola bermatuko du Idoia Mendiaren alderdiak  bere proposamena atzoko bideoan erakutsitako jarrerarekin?"  galdetu du Larrañagak.

LAB sindikatuko kidearen ustez, ez du merezi sozialisten probokazioan erortzea, eta PSEri zein bertze alderdiei eskatu behar zaiena da euskara lanean eta kalean askatasunez aritzeko proposamen serio bat.

Hemen, atzo Euskadiko Alderdi Sozialistak #euskaraAskatasunean traolarekin zabaldutako bideoa:

 

 Bideoa zabaldu bezain abudo sutan jarri ziren sare sozialak, eta bideoa salatzeko eskaria egin da youtubek PSEren pieza erretira dezan.