Eta galdera bat ere planteatu du, estatu gehienek hainbat hizkuntza komunitate hartzen dituztenez, nola kudeatu behar ote den estatu baten baitako aniztasun hori? Igeregiren arabera, estatu gehienek beharrezkotzat jo izan dute herritar guztiek menderatzen duten hizkuntza komun bat izatea, eta estatuaren lurralde osoak hizkuntza bakar horretan funtzionatzea. Hezkuntza sistema izan omen da ordezkapenerako arma garrantzitsuenetako bat, eta horren baitan, eskola. Hori iraultzeko Igeregik beharrezkotzat jo du korpusean, estandarizazioan, hedabideetan, lan eremuan, administrazioan, aisialdian, kultura sorkuntzan eta abarretan ere pausoak ematea, eta hizkuntzaren aldeko eragileek elkarlanean jardutea.