Aurtengo leloa honako galdera da: Zein diskurtso euskararentzat? Eta Agurtzane Elorduik interesgarria iruditu zaion galdera horrek eragindako burutazioak ekarri ditu Egin Kontura. Haren ustez, Iparralderako eta Hegoalderako erantzunek zeharo desberdinak izan beharko dute sarri, egoera soziolinguistikoa eta beharrak ere zeharo desberdinak direlako. Baina zerbaitek izan behar badu diskurtso berri horren ardatza, Iparraldetik egindako proposamenari egokia deritzo, uste baitu euskaraz mintzatzea plazerrarekin lotu behar dela, gazteen kasuan, bereziki.