"Hauteskunde Inkestek emaitzak eman baino galderak sortzen dituzte""

Gaur hasi dugu hauteskunde kanpainaren inguruko saio berezia Info7 irratian. Hala egingo dugu egunero iluntzeko 20:30tan.

Audio_placeholder

"Hauteskunde Inkestek emaitzak eman baino galderak sortzen dituzte""

Loading player...
Arnaldo Otegi, EH Bilduren kanpaina hasierako ekitaldian. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Arnaldo Otegi, EH Bilduren kanpaina hasierako ekitaldian. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Gaur, lehenengo saio honetan begirada panoramikoa egin dugu, eta horretarako Iñaki Altuna naiz.infoko zuzendaria gonbidatu dugu, eta hauteskunde kanpaina hasierako analisia egin digu, zerrendetako hautagaiak, Arnaldo Otegiren inhabilitazioa eta beste alderdiek izandako jarrera, edo Madrileko Gobernua eratzeko dauden arazoak hartu ditugu hizpide. Galdegin diogu ere hauteskunde inkesten inguruan, eta argi esan du Altunak "hauteskunde inkestek emaitzak baino, galdera sortzen dituzten".

Hauteskunde hauetako zerrendaburuak nortzuk izango diren gogoratu dugu, baita orain arte errandakoak gogoan eduki ere. Eta bukatzeko, Erik Aznal eta Anartz Bilbao kazetariekin izan gara, beraiek emango diote kolorea hauteskunde kanpainarekin egunero egingo dituzten erreportaiekin.