"Espetxean sukaldatzeko aukerak okerrera egin du"

Atal berria estreinatu dugu, sukaldaritza tartea izango dugu ostiralero; etxeko, jatetxeko zein espetxeko errezetak bilduko ditugu gurean hainbat lagunekin. Gaur Pakito Lujanbio preso politiko ohia izan da gurean eta berarekin Estatu espainiarreko espetxeetan azken urteetan izandako bilakaera aztertu dugu. Kasu honetan ere egoerak okerrera egin duela azaldu digu.

Audio_placeholder

"Espetxean sukaldatzeko aukerak okerrera egin du"

Loading player...
Pakito Lujanbio
Pakito Lujanbio

Soriako espetxeko garaietatik hasi eta gaur egungo egoera arteko bilakaera kontatu digu Lujanbiok. 1984tik 2013ra bitarte egon da bera espetxean; Pau, Fresnes, Carabanchel, Almeria, Herrera edo Navalcarnero espetxeetatik igaro da.