Alex Artzelus: "Euskara apurra erdal diskurtsoan sartuta, euskaraz aritu beharrik ez dagoela pentsa genezake"

Euskararen alde egotea modan jarri dela iruditzen zaio Alex Artzelusi, nahiz eta eguneroko jarreretan euskararen alde gauza gutxi egin. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen duten pankarten atzean joaten direnek gaztelania zein frantsesa baliatzen dutela iruditzen zaio, "erosotasunagatik edo".

Audio_placeholder

Alex Artzelus: "Euskara apurra erdal diskurtsoan sartuta, euskaraz aritu beharrik ez dagoela pentsa genezake"

Loading player...
arzalus
arzalus

Mugimendu abertzale askok ere gaztelaniaz funtzionatzeko ohitura duela argi dagoela uste du. Hala ere, fenomeno arraro gisa aipatu ditu euskara bihotzean eta erdara mihian duten zenbait hiztun, erdaraz aritzerakoan euskarazko kutsua tartekatzen dietenak hitz askori. Arriskutsua iruditzen zaio jokamolde hori euskal giroko hainbat mugimendutan barneratuta dagoelako.