Ondoren, Malen Aldalur eta Mikel Garcia batu dira tertuliara eta kazetaritzatik politikara salto egiten dute herritarren kasuez hausnartu dugu. Betitxe Saituak Bilboko Guggenheim museoko hezitzaileen greba mugagabearen ingurukoak ekarri dizkigu. Aurrerantzean gurera hilean behin batuko den Zientzia Kaierako Uxune Martinezek, berriz, azaleko minbizien artetik melanomek duten arriskua nabarmendu du. Amaitzeko, Radiokulturako Mikel Etxebarriak Maite Ubiriarekin 'Nocturama' filmaz izandako solasaldiari egin diogu lekua.