Oso atsegina izan omen zen medikua, oso ongi tratatu omen zuen. Baina kontsultatik irten orduko salaketa jarri beharra zuela sentitu zuen Albizuk, ez baitzaio ongi iruditzen, Osakidetzan egonik, zer gertatzen zitzaion ezin izan zuelako euskaraz adierazi. Medikuak oso harrera ona eskaini zionez, gaizki ere sentitu zen salaketa jarri behar izateagatik. Baina nabarmendu du guztion diruarekin ordaintzen dugun Osakidetzak hizkuntza eskubideak bermatu egin behar lituzkeela.