Info7 irratiak sustatutako EIZ proiektuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan normaltasunez emititzeko aukera izango du laister

Hilabete asko behar izan dira EAEko FM lizentzia banaketa argitzeko. Afera epaitegietan argitu eta gero, gaur bertan publiko egin dute Aztibegiako presidente eta presidente ohiak, Eider Olazar eta Iñaki Altunak, Info7 irratiak sustatuko EIZ proiektuak Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan normaltasunez emitizeko aukera izango duela laster. Hamar urteko ibilbidearen ostean, erronkaren neurriko proiektua diseinatu asmo du orain Aztibegia elkarteak. Dialaren eskaintzaren aniztasunean urrats erabatekoa ez baina garrantzitsua izango da.

Loading player...
|2016/07/12
Img_20160711_095240
Eider Olazar eta Iñaki Altuna, gaur goizean Info7 irratiaren Urruñako estudioetan.

Patxi Lopezen azken Gobernu Kontseiluan eten zuen Lakuak FM lizentzien banaketa, irrati kaltetuen helegitearen ostean aurrera egin behar zuen esleipenak baina Iñigo Urkulluren gobernuak auzibidean katramilatu zuen. Orain, Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ostean 2012ko lizentzia banaketa hori burura eraman beharko du Lakuak. Ondorioz, Info7 irratiak beste hainbatekin elkarlanean sustatu duen Euskal Irrati Zerbitzuak (EIZ) proiektuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskaraz normaltasunez emititzeko aukera izango du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK