"Gizarte zerbitzuen hiztegia garrantzitsua da arlo horretan euskararen erabilera bultzatzeko"

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Lakuako Gobernuak Gizarte Zerbitzuen Hiztegia sarean jarri dute. Lau administrazioetako gizarte-zerbitzuetako sailek egin dute terminologia biltzeko lana, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen laguntzaz, eta bertako Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniegok ekarri ditu xehetasunak gurera. Hiztegia gizarte-zerbitzuen sektorearentzako baliabide espezializatu bat da, eta gaztelaniazko 4.000 termino eta euskarazko 3.165 termino jasotzen ditu, 9 arlotan sailkatuta.

Audio_placeholder

"Gizarte zerbitzuen hiztegia garrantzitsua da arlo horretan euskararen erabilera bultzatzeko"

Loading player...
Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego
Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego

.