Karmelo Ayestaren hitzetan, bezeroaren nahiei eta beharrei erantzutea eta zerbitzu bikaina eskaintzea dira merkatuan irauteko errezetarik onenak. Ideia hori zabalduta badago ere, zenbait negoziotako arduradunek Historia Aurrean kateatuta jarraitzen dutela uste du. Ayestaren arabera, bezeroei eusteko zerbitzua haien beharretara egokitu behar da, besteak beste, hizkuntzari dagokionez. Hori esanda, hasierako galderaren erantzuna bezero euskaldunen esku utzi du.