Duela 30 urte ETBn ematen zuten 'Txokolatex' saioaz oroitu da Martin Kitto, euskal politikarien parodia gupidagabea egiten zuten txotxongiloen bidez. Horrez gain, telebista kate bereko 'Funtzioa' saioa ere ekarri du gogora, euskaldunek euren buruari barre egiteko aukera ematen zuena. Bi saioak ematen jarraitu zuten euskal gatazka "edo dena delakoa" bere gordinenean zegoenean ere. Hala ere, ez zuten denbora luzean jarraitu saio horiek telebistan, horrek konspiratzeko aukera ere ematen dio Martin Kittori, ez baitu ulertzen umore saio haiek kendu eta meza santuaren emankizuna mantentzea.