"Aberastasun ikaragarria dugu euskaldunok gizona lehenetsi gabe hitz egin dezakegulako"

Umea zela, Benidormen gurasoekin zebilela galdu egin zen Eneritz Albizu, eta euren hotel berean zeuden Galiziako bikote batek topatu zuen.

Audio_placeholder

"Aberastasun ikaragarria dugu euskaldunok gizona lehenetsi gabe hitz egin dezakegulako"

Loading player...
Eneritz Albizu
Eneritz Albizu

"¿Dónde están tus padres?", galdetu zioten, eta Albizuk ezin asmatu gaztelaniaz erantzuten. Halako batean bota omen zien: "Yo sólo tengo un padre". Pasadizo horrek aukera eman dio hainbat haurrek euskararekin berdintsua alderantziz egiten dutela gogora ekartzeko. "Mis aitas", "mis aitonas", eta halakoak botatzen baitituzte. Hizkuntzek beste hizkuntza batzuetako hitzak maileguan hartzea ona da Albizuren ustez, eta gaztelaniak euskaratik hartzeari ere ondo deritzo, baina ongi egin eta errespetatzekotan.