Esaterako, gogora ekarri du euskalgintzak mugimendu feministaren bitartez izan zuela ahalduntzearen, ingelesezko empowerment kontzeptuaren, berri. Abiapuntu horretatik, aurreko igandean Gasteizen egindako 9. emakumeen lasterketa dela buruan izan dituenak aipatu ditu. Bost kilometroko lasterketa izan zen bularreko minbiziaren prebentzioaren eta bizimodu osasuntsuaren alde korrika. Baina biharamuneko titularretan honako ideia nagustiu omen zen: 'Marea larrosa Gasteizen'. Kolore horretakoa baitzen lasterketako parte-hartzaileei oparitutako 'Hoy ganan las chicas' lelodun kamiseta, gaztelania hutsean. Kamisetarekin batera, poltsa oparitu zieten parte-hartzaileei: fruta ukitudun 0,0 garagordoa, light mahonesa, erosketetarako poltsa, estetika medikuntza eta laser depilazioaren inguruko informazioa... Argi esan du Pedruzok, lasterketa balore on mordodun ekintza gisa saldu duten arren, euskaldun eta feministei ez dietela ziririk sartu.