Badakizu Joseba Asiron zuk uste baino gizpuzkoarragoa dela?

Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere batu da gure Ezpalak elkarrizketa sortara. Iruñean aldaketa eman dela aitzakiatzat hartuta,  gurera ekarri dugu. Baina ez da hau ohiko elkarrizketa bat izanen, non politikaz, aldaketaz edo estrategiaz arituko diren. Hurbiltasunean egindako elkarrizketa izango da, atmosfera hori lortu du Ainhoa Permach elkarrizketatzaileak.  Aspaldiko laguna dugu Ainhoa Permach, Info7 irratian aritu zen etxe honen sorreran, baina azken urteak irakaskuntzan eman ditu San Fermin ikastolan, bertan ezagutu zuen Joseba Asiron lankidea.  Horregatik lagunartean egindako elkarrizketa honek aukera emango du beste Joseba Asiron bat ezagutzeko, Asiron herritara, abeslaria, irakaslea...

|2016/06/06 11:14
Josebaasironezpalak
Joseba Asiron EZPALAK

EZPALAK elkarrizketa-sorta gure 10. urteurrena ospateko martxan jarri genuen dinamika da. Horrela, 10 urte hauetan gure ondoan izan diren hainbat lagun gonbidatu ditugu berriro ere kazetari lanetan aritzera. 

Lehenedabiziko EZPALAK Martin Garitanok eta Arantza Arrutik ezker abertzaleko militate historikoak osatu zuten, ondorren etorri zen Fermin Munarriz eta Pako Etxeberriaren arteko solasaldia eta Beñat Zarrabeitia eta Jose Angel Iribiar Athletickeko atezain historikoaren elkarrizketa. Ainhoa Permach eta Joseba Asironen arteko elkarrizketa ikasturte honetako laurgarrena izanen da.

Horrela elkarrizketa honetan Joseba Asironen beste alde batzuk ezagutuko ditugu, ikasleak tenorez iristeko zuen teknika-gozoa, eta kurtso amaieran beti jartzen dien kantua...eta kantuan ere aritu zaigu Asiron, ama eta aita abeslariak baitzituen Iruñeko Orfeoian, eta berak ere nonbait jaso du gurasoen zaletasuna eta abilezia.  Baina ba al zenekien Joseba Asironek ere baduela bere alde gipuzkoarra ere? Horiek eta gehiago jakingo dituzu biharko elkarrizketan.

Ez galdu biharko elkarrizketa, ekainak 7, 12:00tan.

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK