Halabedi irratiko Jon Aranburuk Mikel Ezkerrorekin hitz egin du Mairuelegorretako euskal jaiari buruzko dokumentalaz. Komunikazioari zabaltzen diogun Xabier Landabidea batu zaigu eta Gamerauntsia komunitatekoek bideo-jokoak euskaratzeko abian duten proiektuaz hitz egin digu. Amaitzeko, Gipuzkoa Zutiken Donostiako Gipuzkoa plazako kanpaldia desalojatu izanari buruzkoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.