"Aldaketek bere denbora behar dute"
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariaren konpainiarekin hasiko dugu ostiraleko KaleGorrian ibiltaria. Hain zuzen, urtea bete da Nafarroan aldaketa lortu zela, eta noski, hori ere izango dugu hizpide Nafarroako lehendakariarekin. Presidenteak aitortu du ere hasieratik jakitun zirela ezberdintasunak bazirela akordioa sinatu zuten lau alderdien artean, baina "horrek ez du esan nahi aukerarik ez dugunik beste esparruetan tinko aurrera jarraitzeko". Galdegin diogu ere azken aste hauetan Nafarroako hiriburuan emandako eraso sexisten inguruan, ahoan bilorik gabe erantzun du "matxismoa da gizarte baten ezaugarri nazkagarriena".
Iruñean ere baditugu lagun bereziak!
Ondoren, gurekin izan ditugu irrati honetako hainbat lagun, etxeko kolaboratzaileak eta Info7irratiko uhinak zabaltzen lagundu duten hainbat kide: Patxi Erdozain, Coldo Castañeda, Mari Jose Urretzola eta Xabier Maberta. Galdegin diegu nola izan zen hasiera, nola lagundu zuten Info7 irratia, eta zer den beraientzako gure irratia bertan aditzea.
"Aspaldiko partez gauza asko ditugu kontatzeko Nafarroan"
Garai onak dira Nafarroako hedabideentzat, elkarrizketa hau entzutea besterik ez dago. Euskalerria irratiak lizentzia lortu du (hemendik aurrera 98.3 frekuentzian adituko da) Nafar Telebistak apenas badu urte bat eta jada 20.000 ikusle dituela dio CIESeko azken inkestak. Jaio da ere Iruindarra, naiz.eus atariko Iruñerriko atal berezitua, eta ahotsa.infok beti bezain umoretsu eta "lotsagabe" jarraitzen du egunerokoari kolorea jartzen.
Gurekin izan ditugu Martxelo Diaz (Naiz Iruindarra) Iñaki Redin (Nafar TB) Reyes Ilintxeta (Euskalerria Irratia) eta Sergio Labayen (ahotsa.info) bilduko dira mahaiaren bueltan. Galdegin diegu ea nola bizitu duten Nafarroako aldaketa? Ea zein den hedabide baten eginkizuna jendarterekiko....
Zer dio herriak?
Baina, azken urte honetan emandako aldaketa kontatu ahal izateko, aurretik, badago aldaketa hori bultzatu eta bizitu duenik ere, herritarrak. Gurekin izan d ditugu Gora Iruñea!ko Xabi Garcia, Sortzen-eko Sergio Iribarren, Gaztetxeko Sesu, eta Nola Iruña? ekimeneko ko Luis Soldevila. Aitortu digute borroka moldeak aldatu behar izan dituztela, orain arte, harresiaren beste aldean egon direla, orain ordea bestelako bide batzuk hartu behar dituztela, hala ere instituzioek bide bat dutela eta herri mugimenduak beste bat, eta lan handia dagoela egiteko, noski.
Sukalde kontuak, Katakrak eta Paris 365ekin
Info7 irratian beti gustatu zaizkigu sukalde kontuak, eta Iruñera gerturatzerakoan are gehiago ireki zaigu apetitoa. Katakrak-eko kantintako Maitane Unzunu eta Paris 635 jatetxeko Patxi Lasa sukaldariekin izanen gara solasean. Bai batak bai besteak, modu batean edo bestean, oso presente dute arlo soziala.
Paris365 jatetxearen atzean Gizakia Herritar fundazioa dao, 2008an sortua, justizia sozial eta giza eskubideen alde egiten du lan. Paris 365 jatetxean egunero 140 otordu ematen dituzte, otordu bereziak dira behar gehien eta errekurtso gutxien duten horiek baitira Jarauta kalean kokatuta dagoen jatetxe honen bezero.
Katakrakekeko kantina ere berezia da, garaiko produktuak erabiltzen dituzte, hurbileko ekoizleeetara jotzen dute eta ingurugiroa errespetatzen dute, horiek dira Katrakrakeko irizpideak. Ekoizle txikiekin egiten dute lan, kooperatibekin...esne eta infusio ekologikoak, uxueko ogia....hozkailua hutsa baduzu gomendatzen dizuegu elkarrizketa hau ez entzutea...
Tertulia politikoa Geroa Bai, EHbildu eta Podemosekin
Aurreko KaleGorrian ibiltarietan bezala, honetan ere tertulia politikoak izan du bere tartea. Ekainaern 26ko hauteskundeetan zerrendaburu izango diren Bakartxo Ruiz (EHBildu) , Daniel Innerarity (Geroa Bai) eta Podemos alderdiko bigarren den Eduardo Santos izan ditugu gurekin. Ahoan bilorik gabe hitz egin dute, orain artekoaz, eta baita aurrera begira ere. Besteak beste galdegin diegu ea zergatik ez den lau alderdiko koaliziorik lortu ekainaren 26ko hauteskundeetan aurkezteko.
EHBilduko Bakartxo Ruizen aburuz Madrilen politika baino, zirkoa ikusi da negoziazioak egiterako orduan; eta gaineratu du Nafarroan demostratu egin dela aldaketa posible izan dela PSN bigarren mailan geratu denean. GeroaBaiko Dani Ineerarty aldiz kritiko Podemoseko Pablo Iglesiasekin, sozialistekin proposatu duelako hitzarmena Senatura joateko eta ez EHbildu eta GeroBairekin. Aroztegiaz ere galdegin diegu, Podemosek dio gardentasunik ez dela egon prozesuan, eta herritaren partehartzea ezinbestekoa dela. [TERTULIA GAZTELERAZ]
Iruñeko San Ferminak Erraldoi eta Kilikirik gabe?
imaginatzen dituzu Iruñeko San Ferminak Erraldoi eta Kilirik gabe? Ba ez imaginatu sobera, nekez gertatuko baita hori. Festaren irudi eta bihotz dira dela 156 urte sortutako Erraldoiak. Gurekin izan da Mari Ganuza, konpartsako presidentea, eskarmentu handikoa, noski, orain ez ditu erraldoiak dantzatzen baina koordinazio eta konponketa lanetan ibiltzen da burubelarri. Dela 6 urte 150.urteurrena ospatzeko berak bota zuen udaletxetik txupinazoa, momentua nola izan zen gogoratu du gurean "film bat bezala gogoratzen dut" esan du. Erran digu aurten Caravinagrek 75 urte betetzen dituela, erregina europarrak behin istripua izan eta burua galdu zuela dantzaren erdian, baina horrelakoak gertatzen direla, "arraroa dena da halako gehiego ez gertatzea San Femrinetan karrikan ibiltzen den jende piloarekin" esan du horregatik, aitortu digu, festetan den-dena dagoela kalkulatuta.
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen historia klase magistrala
Joan den urtean Joseba Asironek Iruñeko alkate makila hartu bazuen ere, ofizioz, irakaslea da eta artearen historia ikasgaia ematen du. Historia eta artea aunitz gustatzen zitzaiola bagenekien eta hala frogatu du gaur. Hemendik aurrera begi ezberdinekin ikusiko dugu Iruñeko bihotzean dagoen Condestable jauregian, harrizko pareta mardulek aunitz baitute kontatzeko. Unitate mugikorra hartu eta eskailera gora eta behera tour interesgarria egin dugu Joseba Asironekin Condestable Jauregitik.
Tres 60 festibala Ziutadelan
Ekainaren 10-11 asteburuan ospatuko Tres 60 festibala hiriburuko Ziutatela festibalean. Belako, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Grises, Ciclonautas...eta bertze hamaika talde igoko dira taulagainera. Festbial berezia da, txikia baina xarma handiko, "festibal urbanoa" dela esan digu festibaleko zuzendari Jokin Zabalbidek.
La Chula Potraren rap errebeldea
La Chula Potra Iruñeko raperarekin eman diogu amaiera gaurko KGibiltariari, eta noski, zuzenean aritu da errimatzen. Beti bezain irrifartsu etorri da gurera, eta kutsatu gaitu baduen energia tsunami horrekin. Errana zigun Joseba Asironi kantua eskainiko ziola nozbait, eta izatekotan, kantu sexya izango zela...
1464363629