"Gure hizkuntzan aritzeko ausardia dutenei barre eginda, zaila da gure herria euskalduntzea"

Mikel Astarlozak gogoan du umetan gaztelaniaz hala moduz hitz egiten zueneko garaia, osaba erdaldunak barre egiten omen zion. Txirrindulari profesional gisa debuta 2002an egin zuen Ag2r talde frantsesarekin, eta han ikasi zuen frantses apurra berehala baliatzen hasi zenean ere taldekideek barre egiten omen zioten. Ez dago minduta barre egin diotenik, baina berak sekula ez omen die barre egin euskaraz ikasten ari direnei, hizkuntzetan zailtasunak izatea ez baitzaio barregarria iruditzen. Bere lagun bat euskaraz ikasteko lanean ari da, eta haren esfortzua nahiz euskaraz irakasten ari direnena eskertu du Astarlozak.

Audio_placeholder

"Gure hizkuntzan aritzeko ausardia dutenei barre eginda, zaila da gure herria euskalduntzea"

Loading player...
Mikel Astarloza
Mikel Astarloza

.