Hamabi faktore hartu behar omen dira kontuan jarrera horietan eragiteko, horien artean dago hizkuntzarekiko gizarte pertzepzioa. Gazteek euskararen bueltan duten inpresioari egiten dio erreferentzia faktore horrek, euskara balio indartsuekin lotzen badute, eragin positiboa izan dezakeelako euren jokaeran. Komunikabideek, irakasleek eta gurasoek eredugarri jokatu behar dute horretarako. Bestela, euskara haurren hizkuntza dela eta helduentzat ez duela balio transmititzeko arriskua dagoelako.