Jon Alkorta: "Bagenekien denboraldi zaila izango zela, baina seguru ginen taldeak konpetituko zuela".

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu liga amaitzeko 3 partida falta direnean salbazioa ziurtatu duen Oiartzuni. Denboraldia aztertzeko gurekin izan dira Jon Alkorta entrenatzailea eta Anne Mugarza kapitaina.

Audio_placeholder

Jon Alkorta: "Bagenekien denboraldi zaila izango zela, baina seguru ginen taldeak konpetituko zuela".

Loading player...
Oiartzun
Oiartzun

Bestalde, Zega-Aizkorri mendi lasterketan gertaturikoaren berri eman digu Oihana Kortazarrak. Elgetarra izan zen gure ordezkaririk onena 3.postuan helmugaratuta.

Eider Rubio Bera Berako bigarren entrenatzailearekin berriz, hurrengo asteko partida erabakiorrean jarri dugu azpimarra. Alconbendasi irabaziz gero ligako garaikurra bereganatuko du talde donostiarrak.

Halaber, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Ainhoa Alvarez (Athletic), Ane Etxezarreta (Reala), Ainhoa Azaola (Zuazo), Begoña Lazcano (Piraguismoa) eta Mai Garde (Txantrea).