Info7 irratiko uhinak Bidasoaldean zabalduko dira 103.0 FMan

Ospakizun bikoitza dugu bihar Irunen, bertan izanen gara bihar KaleGorrian ibiltarian.  Hori ospatzeko, eta KaleGorrian Ibiltariak-eko saioen filosofiarekin bat eginez, bihar Irungo Urdanibia plazatik egingo dugu Kale Gorrian magazina.

frekuentziak
frekuentziak

"Info7 irratia, gero eta gehiago" izan zen bosgarren urteurrena ospatzeko aukeratu genuen leloa, aurten 10 urte bete ditugu, eta bide horretatik jarraitzen dugu. Bidasoalde osoan entzungo da Info7irratia 103.0 frekuentzian.

Gure uhinak gero eta gehiago zabalduko direla ospatzeko bihar Irungo Urdanibia plazatik egingo dugu saio berezia. Goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko hamabiak arte luzatuko da bihar, ostirala,  KaleGorrian saio berezia. Eider Elduaien eta Jon Mikel Fernandezen gidaritzapean Bidasoaldeko hainbat herritar pasako dira gure mikrofonoetatik.

Gure mikrofonoetatik pasa dira Antxetako lagunak, eta Info7irratia Bidasoaldean aditzea posible egin duten lagunak. Politikariak ere izango ditugu gure artean, tertulia berezia egingo dugu. Gure mikrofonoetatik ere pasa dira, berriki Greziatik bueltatu diren bolondresak. Hondarribiatik ere laguntza eman baitute errefuxiatu zelaietan, kamioi eta guzti joan ziren hara. Orain bueltan direla, oso presente daukate bertako errealitatea, eta badakigu besoak gurutzaturik behintzat ez direla geratuko. Biharko emango dizkigute xehetasun guztiak.

Historiari ere egingo diogu tartea noski. Iñaki Garrido eta Lourdes Odriozola izango ditugu gurekin. Lehenak urteurren bat izango du hizpide, aurten 250 urte betetzen baitria Irun Hondarribitik independizatu zela. Historia artxiboak izugarri gustatzen zaizkio, beraz, ziur gaude kontu interesgarri aunitz kontatuko dizkigula. Lourdes Odriozolak aldiz, itsaso kontuak ekarriko dizkigu, Hondarribiako ontzigintza ederki ezagutzen baitu, ontzigintzak 1883tik 2000. urtera izandako garapena aztertu du.

Ondoan izango ditugu ere Bidasoaldeko hainbat bizilagun, ikerketa antropologikoa egingo dugu: zein da Irun, Hendaia eta Hondarribi artean dagoen harremana? Nolakoa da herri bakoitzak duen giroa? Berdina al da hiru herrien arteko harreman, orain eta dela 30 urte?Zertan aldatu da?

Eta ohitura zaharral ezin direnez galdu, astea musika kontuekin amaituko dugu. Ez dizuegu aurreratuko gurekin nor egonen den, baina tira, Bidasoaldeko musika harrobia kontutan hartuta...disfrutatzeko aukera izango dugu bihar! Pista txiki bat emango dizuegu, 7 aulki prestatu ditugu gure azken gonbidatuentzat! Atera kontuak!