"Hika eta bihotza eskuan ezkontzea ez da zuka eta urrezko eraztunak hatzetan esposatzea"

Euskarazko hitzekin lotutako bitxikeria bat ekarri du Ainara Mayak.

Audio_placeholder

"Hika eta bihotza eskuan ezkontzea ez da zuka eta urrezko eraztunak hatzetan esposatzea"

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Oreretako emakume baten esanari tiraka, 'esposatzea' eta 'ezkontzea' hitzen diferenetziei heldu die. Izan ere, esposatu elizatik egiten omen da, eta ezkondu, ordea, ohetik. Joana eta Martin bikote maiteminduak ezkontzeko egin zuen itunak ez zuelako askorik iraun, Martin beste norbaitekin esposatu zelako gero. Baina euskararen erregistro berezkoei egin dien erreferentzia interesgarria izan da, euskara baliatzeko moduek eragin bat edo bestea dutenaren erakusle baita istorioa.