Gaur KaleGorrian Bilboko Kafe Antzokitik

Gaur Bilbotik piztu dugu irratiko argi gorria. Euskararen katedralean gaude, Kafe Antzokian. KaleGorrian ibiltariaren baitan, bizkaira etorri gara, aspaldiko lagunak agurtu, eta batez ere, Bilbotarren kezkak eta pozak konpartitzera.

|2016/05/13 09:29
Kafe_antzokian
KaleGorrian Kafe Antzokia

 

Aspaldiko lagunak eta entzule finak

Saioa hasteko, Mahaiaren bueltan inguruatu zaizkigu hainbat lagun. Gurekin izan dira, Bilbo Hiriako Ane Zabala eta Zenbat Gara Elkarteko Javi Zabala. Baita, gure irratiko aspaldiko lagunak diren Xabier Isasa eta Mertxe Mendez ere, Info7irratiko bazkideak izan direnak eta noski, baita entzule finak ere. Beraiekin aritu gara solastean Bilboko giroaz, herri komunikabideen inguruan, dela gutxi agur esan ziguten Mieltxo Monfort eta Jabi Lauzurika, Apolo.

Loading player...

 

 

Zer izango litzateke auzorik gabe?

Zenbat bihotz ditu Bilbok? Bakarra behintzat ez. Bilboko auzoek badute izaera propioa, horren jakintun izanik, gaurko tertuliara, Ibai Abellanedo (Santutxu, KRML Bizirik) Juan Mari Zulaika (Iralako Auzo elkartea) eta Laura Freijo eta Uxue Gutierrez  (Deusto). Denei gadletu diegu ea zergatik den berezia beraien auzoa? Zein den giroa? Zeintzuk aberastasunak eta zeintzuk hutsune edo beharrak.

Loading player...

 

 

Bibo, ezkerraldea eta lan-borroka

Bigarren sektorearen krisiak gogor astindu zuen ezkerraldea, industriaguneak itxi egin ziren, baina langileak ez ziren besoak gurutzaturik geratu. Nekez ahantziko ditugu Euskaldunako langileek egun batean, eta hurrengoan ere, egin zuten borroka. Baina nolakoa da egungo egoera? zein etorkizun dute gazteek? Mahaiaren bueltan, lan munduan borrokatu dute 3 generazio, hiru ikuspuntu ezberdin. Javi Sarasola, berriki itxi egin dute La Palma zapata fabrikako langile kaleratua,  Iñaki Kortarazar  Euskaldunako langile ohia eta Amaia Vicente, gaztea eta okupazio-mugimenduko kidea. [tertulia gazteleraz]

Loading player...
 

 

"Mujeres del Mundo Babel" ahalduntzeko herraminta

Bilboko Kafe Antzokian jarritako estudio ibiltarira hurbildu zaizkigu Tfarrah Mohamed Yeslem saharauiarra, Afaf El Haloui marokiarra eta Josefina Txefi Roco. Hirurak dira Mujeres del Mundo Babel kolektiboko kideak.  Astelehenero, munduko edozein txokoko emakumea da ongi etorria egiten dituzten asanbladetan.  Baina nolakoa da Bilboko bizitza emakume batentzat? Eta emakume etorkin baldin bazara?

Loading player...

 

 

Bilbo hilda dagoela dioten horiei mezu garrantzitsua: hirukote hau topera dabil!

A ze hirukotea hurbildu zaigun ondora: Lutxo Egia, Eduardo Gaviña (Yogurina Borova) eta Galder Perez. Aurkezpen gutxi behar duten horietakoak dira. Bilbo eta kulturgintzaz aritu gara solastean. Sorkuntzarako hiria da Bilbo? Zer leku du euskal sorkuntzak Bilbon? Bilboko kale-giro eta gaur-giroaz ere aritu gara, Euskal Herrian gertatu moduan, Biboko kaleak ere hustu egin dira, giroa erabat aldatu da. Hala ere, bada, festa eta umore ona duenik noski. Hauek izango al dira Bilbon geratzen diren azken mohikanoak?

Loading player...

 

 

Jakin nahi duzu non erori ziren Gerra Zibileko bonbak? Turismo alternatiboa Bilbon

Bilboko udaletik turistei zuzendutako turismo komertzialaren aurrean, bestelako tour alternatiboak proposatzen du Free Bilbo aplikazioak. Ohiko gida liburuetan topatuko ez duzun informazioa eta hiria ezagutzeko modua eskaintzen du Zirikatzen! kolektiboak sortu duen aplikazioak. Bi ibilbiderekin abiatu dute eta euskaraz zein gazteleraz. Zer geratu zen Euskaldunan, non daude Bilboko toki autogestionatuak, non eta nola hasi ziren mugimendu sozialak...Oraingoz Androiderako aplikazioa da solik, gurera hurbildu dira Klaus Ambursuter eta Iker Arostegi.

Loading player...
 

 

Tertulia politikoa: Goazen-Ganemos Bilbao, Ehbildu eta Irabazi

Politikariek ere badut zer esana Bilbon. Gurean izan ditugu Shamir Lahdou (Goazen-Ganemos Bilbao) Alba Fatuarte (Ehbildu) eta Carmen Muñoz (Irabazi).Hitz egin dugu Bilboko erdigunearen eta auzoen artean dauden desoreken artean, baita Vista Alegreko zezen plazaren etorkinzunaz eta herritarren parte-hartzerako eta demokrazia zuzenerako mekanismoez. (Tertulia gazteleraz)

Loading player...

 

 

Rap erritomoan amaitu dug LA BASU abeslariarekin

Elena Caballero du izena, baina ezagunagoa egingo zaizu LA BASU izena. Horrela da ezaguna rap munduan. Diska berria kaleratuko du ekainean "Izotz erregina"  eta kantu bataurreratu dizkigu zuzenean "piztu nire sua". Rap musika zabaltzea beharrezkotzat jotzen du eta batez ere emakumeen artean erreferenteak sortzea. Behin gurean izanda, aprobetxatu dugu aspaldidanik daukagun duda bat argitzeko. Zein da rapa eta hip-hoparen arteko ezberdintasuna? Ederki erantzun digu La Basuk.

Loading player...
 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK