Leioako Umore Azoka, Feminismoa desitxuratu nahia eta 'The Fall' musika taldea

Bilbo Hiria Irratiko esatari Ane Zabalaren eskutik Leioako XVII. Umore Azokaren berri ekarri dugu irratien tartera, Ana Lopez zuzendariarekin hitz egin baitu aurtengo edizioaz.

Audio_placeholder

Leioako Umore Azoka, Feminismoa desitxuratu nahia eta 'The Fall' musika taldea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta feminismoaren borroka moldeen bueltan sortu izan den eztabaidaz hausnartu dugu. Bergarako Pentekoste jaien bezperetan egonik, Txapa irrati libreko lagunek Xaxau konpartsako Unai Arantzabalekin hitz egin dute aurtengo egitarauaz. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egin du eta 'The Fall' taldearen musika nabarmendu digute.