Bizirik dagoen mitoa da Joxe Angel Iribar. Athleticeko historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da. 17 urte eman zituen lehen mailan, 600 zelairatze, bitan irabazi du kopa... eta horretaz gain entrenatzailea ere, izan da. Baina batez ere, futbolzaleentzako belaunaldiarteko idoloa da.
Beñat Zarrabeitiarekin, futbolean eman zituen lehen urrats horiei buruz hitz egin du. Espainiako selekzioarekin Eurocopa irabazi zuten garaia ere gogoratu dute, baina badakizu Iribarrek 49 partida lehiatu zituela selekzio horrekin eta 50.a jolasteko ez zutela deitu? Izango ote zuen Atotxan ikurrina atzeratzeak horrekin zerikusirik? Edota bazenekien Joxe Angel Iribar hiltzorian izan zela? Gauza asko ditu Athleticeko atezain ohiak kontatzeko.