M15 mugimenduaren eragina, Israleli boikota eta IKTen azterketa erronken ikupuntutik

Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hezkuntza, politika, ekonomia eta agenda kontuak ekarri dizkigu.

Audio_placeholder

M15 mugimenduaren eragina, Israleli boikota eta IKTen azterketa erronken ikupuntutik

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, M15 mugimenduak bost urte beteko dituela baliatuta, Gorka Bereziartuak egindako erreportajea, mugimendu horrek euskal egoera politikoan izan duen eraginaz. Radiokulturako lagunek Europako beste bost irratirekin elkarlanean garatu duten giden biltoki digitalaz Mikel Etxebarriak Info7 irratian horretaz esandakoak jaso ditugu eguneko adierazpenen tartean. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Askapenako Julen Zulaikarekin hitz egin du, Kanpezun egingo duten Palestinaren aldeko egunaz eta Kanpezuko Udalak Israeli boikota egiteko onartuko duen mozioaz. Komunikazioari zabaltzen diogun Xabier Landabidea batu zaigu eta uztailean UEUko ikastaroen baitan eskainiko duten 'IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak' ikastaroaz hitz egin digu. Amaitzeko, Osintxun iraileko festetarako musika eskaintza zehazteko antolatu duten 'Osintxun musikara!' lehiaketaren berri ekarri digu Jon Olivaresek.