Bizirik dagoen mitoa da Joxe Angel Iribar. Athleticeko historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da. 17 urte eman zituen lehen mailan, 600 zelairatze, bitan irabazi du kopa...eta horretaz gain ere, izan da entrenatzaile, tekniko eta egun ordezkari instituzional... bainta batez ere, futbolzaleentzako belaunaldiarteko idoloa da.
Beñat Zarrabeitiarekin, Joxe Angel Iribarrek hitz egin du futbolean eman zituen lehen urrats horiei buruz. Espainiako selekzioarekin Eurocopa irabazi zuten garaia ere gogoratu dute, baina badakizu Iribarrek 49 partida lehiatu zituela selekzio horrekin eta 50.na jolasteko ez zutela deitu? Izango ote zuen Atotxan ikurrina atzeratzeak horrekin zerikusirik? Edo ta bazenekien Joxe Angel Iribar hiltzorian izan zela? Gauza asko ditu Athleticeko atezain ohiak kontatzeko, beraz, ez galdu BIHAR, MAIATZAK 12, EZPALAK. (12:00)